Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskara bultzatzeko eta nirea aberasteko

Lasarte-Oriatik Sonia
Laburrean

Ingelesez Fomo deitzen diote. Zerbait galtzeko beldurraren sindromea. Etengabe konektatuta egoteko beharraren ondorioz, sare sozialetan besteek atseginez edo inbidiaz ikusiko dituzten moduko bizipenak partekatu behar. "Ikusi, nik ere hori bizi izan dut". Azken izardun jatetxeko txuleta, munduko beste puntako kala ezkutu eta preziatuena, bi urte lehenago erositako BECeko kontzertuaren sarrerarekin selfiea... Une gogoangarriak momentuan bizitzeari gailentzen ari zaio mugikorraren kamerak jaso duena ondoren erakustea. Norberaren buruari "ni ere banaiz" berresteko era garaikidea omen. Zerbait "galdu" izanaren bizipoza gogoratu beharko dugu, bizipenen lehiaketa honetan inperfekzioak dituen errebeldia eta edertasunarekin batera.

Argazkia: Txinako Jinango Chaoran dorrea. Wang J./Getty
Testua: Axier Lopez

ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Azoka